Larunbat honetan jokatuko da Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia

Onintza Lete Arrieta 2021ko api. 8a, 10:32

Pasaian dute hitzordua arraunlariek, eta aldi berean, Gipuzkoako Batel Txapelketa ere jokatuko da; maila bakoitzeko lau talde onenak igandean jokatuko den finalera sailkatuko dira. Oriok sei batel aurkeztuko ditu.

Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia jokatuko da larunbat honetan Pasai Donibanen. 10:30ean da hitzordua, eta aldi berean, Gipuzkoako Batel Txapelketa ere jokatuko da. Maila bakoitzeko lau talde onenak sailkatu egingo dira, gainera, hurrengo egunean, igandean, jokatuko den finalera.

Oriotarrek sei batel aurkeztuko dituzte txapelketara, ondorengo mailetan: infantiletan neska zein mutil, promesetan, kadeteetan, eta jubeniletan, neska zein mutil. Absolutuetan batelik ez du aurkeztuko Oriok.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!