Oriotarrek emaitza bikainekin amaitu dute Kluben Arteko Gipuzkoako Batel Liga

Onintza Lete Arrieta 2021ko api. 10a, 16:53
Gaur gustura ziren oriotarrak Pasaian lanak amaitu ondoren (Argazkiak: Joxemari Olasagasti)

Ligako txapeldun izan dira mutilak infantiletan, kadeteetan eta jubeniletan, eta baita neskak ere jubeniletan.

Gaur goizean jokatu da Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia Pasaian, eta ligako txapeldun izan dira oriotarrak hainbat mailatan. Denboraldi osoko lan onaren saria jaso dute infantil mutilek, kadete mutilek, eta jubenil neska zein mutilek. Hala, sailkatu egin dira bihar jokatuko den Gipuzkoako Txapelketara.

Batel asko aritu dira lehian

Oriotarrek batel asko uretaratu dituzte ligan: infantil nesketan, esaterako, hiru batel (bosgarren, hamabigarren eta hamahirugarren amaitu dituzte ligak Orio A-k, B-k eta C-k hurrenez hurren). Infantil mutiletan ere hiru ontzi ibili dira ligan borrokan (bosgarren eta zortzigarren gelditu dira B eta C ontziak).

Promesa nesketan bi batel lehiatu dira, eta horiek bosgarren eta zortzigarren postuetan gelditu dira aurtengo sailkapen orokorrean.

Kadete mutiletan ere hiru ontzi ibili dira, eta zortzigarren eta bederatzigarren amaitu dute B eta C ontziek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!