Orioko Liburutegiak hilero antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioa antolatu dute apirilaren 26rako, astelehena. Miriam Mendoza ipuin-kontalariak emango du saioa, 17:30ean hasita, 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat.

COVID-19aren pandemiak sortutako egoera dela eta, ekitaldiak 25 laguneko aforo mugatua izango du eta, hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan.