Maria Rivero eta Tribu Bandaren kontzerturako sarrerak bihar arratsaldean jarriko dituzte salgai

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 18a, 08:30

Maria Rivero abeslariak kontzertua emango du Orion apirilaren 30ean, ostiralarekin, Tribu Banda taldeak lagunduta. Ekitaldia 19:00etan izango da, Arraunetxen.

Maria Rivero abeslaria eta Tribu Banda Arraunetxeko oholtzara igoko dira apirilaren 30ean, 19:00etatik aurrera. Izan ere, Riverok Parentesiak disko berria argitaratu du aurten eta horren aurkezpena egingo du Orioko kontzertuan.

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, ordea, aforoa mugatua izango da eta 70 lagunentzat tokia izango dela jakinarazi du Orioko Udalak. Hala, kontzertura joateko ezinbestekoa izango da sarrerak aldez aurretik erostea, eta bihar (astelehena) arratsaldean jarriko dituzte salgai kultur etxean, 2 euroren truke. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ditzakeela gogoratu du udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!