Irudietan: Testura taldearen kontzertua Arraunetxen

IƱigo Gaiton 2021ko api. 17a, 10:00

Udaberriko kultur programari segida emanez, kantu esperimentalak entzuteko aukera izan zen atzo Arraunetxen, Testura taldearen eskutik.

Berrogei lagun inguru juntatu ziren atzo Arraunetxen, Testura taldeak emandako kontzertuan. Ander Mujikaren gidaritzapean, musikariek kutsu esperimental handia izan zuen emanaldia egin zuten, eta doinu instrumentalak eta elektronikoak izan ziren nagusi. Aldi berean, oholtzaren atzealdean ere proiekzioak egin zituzten; Maialen Belaustegik momentuan gardenkietan egindako tindaketak ikusteko aukera izan zuten emanaldian izan zirenek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!