Euskadiko txapelketaren azken faserako sailkatu da Orio Eragin

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 3a, 09:30

Pasa den asteburuan hiru partida jokatu dituzte Orio Eragineko kadeteek, eta hiruretan gailenduta lortu dute Euskadiko azken faserako txartela, beste hiru talderekin batera. Elkarteko infantil eta eskola umeei eskaini zieten lorpena.

Borobila izan da asteburua Orio Eragineko kadeteentzat. Euskadiko txapelketako azken faserako txartela izan dute jokoan, eta helburua lortu dute, ostiral, larunbat eta igandean izandako partida guztietak irabazi eta gero. San Adrian, Eibar eta Urdulizen aurkako norgehiagoketan gailenduta lortu dute azken faserako sailkatzea oriotarrek. Haiekin batera, Kukullaga, Eibar eta Aloña Mendi ere izango dira azken fasean. 

Orio Eragineko kideek elkarteko infantil eta eskola umeei eskaini zieten asteburuan lortutakoa; izan ere, gaztetxoek hamalau hilabete daramatzate lehiatu gabe izurritearen aurkako neurriengatik, eta gogoan izan zituzten, "haiek direlako benetako txapeldunak".

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!