Udako udaleku irekiak antolatuko ditu Txurrumuskik

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 6a, 11:17

Izena-emate epea zabalik dago maiatzaren 31 arte. Aurten, izurritea dela eta, Txurrumuskik ezingo du nahi bezain beste haur hartu udalekuetan. Beraz, aforoa gainditzen duen izen-emate kopurua badago, zozketa egingo dute.

Udaleku irekiak antolatuko ditu aurten Txurrumuskik udako, eta izen-ematea zabalik dago hilaren 31 arte. HH2tik HH6ra bitarteko haurrei zuzendua izango da zerbitzua, eta uztaila osoan zehar emango dute, 09:00etatik 13:00etara, baina nahi duenak aukera izango du uztaileko hamabostaldi bakarra aukeratzeko ere. Hamabostaldi bakoitzak 40 euroko prezioa izango du. Bestalde, eskaeraren arabera erabakiko dute abuztuan udalekuak antolatuko dituzten.

Txurrumuskiko kideek azaldu dute aurten, izurritea dela eta, ezingo dutela nahi bezain beste haur hartu udalekuetan. Beraz, aforoa gainditzen duen izen-emate kopurua badago, zozketa egingo dute. Ekainaren 4an jakinaraziko diete gurasoei umea onartu duten, korreo elektroniko bidez. Hala, zazpi eguneko epea izango dute gurasoek beharrezko ordainketa egiteko. Ordainketa ekainaren 11rako egiten ez bada, plaza galduko luke haurrak.

Izena eman nahi dutenek honako formularioa bete beharko dute.

Segurtasun protokoloak
Izurritearen aurkako protokoloak zorrotz beteko ditu Txurrumuskik udaleku irekietan, eta besteak beste haur guztien musukoa eraman beharko dutela jakinarazi dute. Bestalde, sarrera eta irteera ordutegiak ere zehaztu beharko dituzte gurasoek jende pilaketarik sortu ez dadin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!