Argazki jendetsua egingo da bihar Kukuarrin, Izan Bidea ekimenaren baitan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 7a, 17:00

Orioko Sarek 11:30ean jarri du hitzordua Kukuarri mendiaren tontorrean, argazkia egiteko.

Orioko Sare plataformak Kukuarrira mendi igoera antolatu du larunbaterako, Izan Bidea dinamikaren barruan. Antolatzaileek adierazi dutenez, "ekimen polita eta esanguratsua izango da, erakusteko prest gaudela urratsak emateko, aldapan gora edo aldapan behera, baina guztiok batera, euskal presoen eskubideen urraketa desager dadin".
 
11:30ean argazki jendetsua aterako dute parte-hartzaileek Kukuarriko tontorrean, eta ekimeneko kamiseta izanez gero jantzita eramateko deia egin dute antolatzaileek.
 
Bestalde, gogorarazi dute ekimenean segurtasun neurriak beteko direla eta derrigorrezkoa izango dela musukoa jantzita eramatea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!