Xaltxerak elkarretaratzea deitu du arratsalderako atzoko eraso matxista salatzeko

Karkara 2021ko mai. 9a, 11:40

Gizonezko batek emakumezko bat erasotu zuen atzo Mendibeltz futbol zelaiaren ondoko gunean. Eraso matxista salatzeko, Xaltxera talde feministak elkarretaratzea deitu dugu gaur arratsalderako, Erasorik ez erantzunik gabe! lelopean. Mobilizazioa 19:00etan izango da herriko plazan.

Orioko Udalak adierazi du ez duela "horrelako erasorik" onartuko, eta irmo jarraituko duela lanean indarkeria matxistarik gabeko herri baten alde. Era berean, Xaltxerak talde feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egin du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!