BALEAREN EGUNA

Balearen Eguna gogoan izan dute ikasleek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 14a, 12:29

Orioko Herri Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasle talde batek Balearen Bertsoak kantatu ditu eguerdian, Balearen Plazan.

Duela 120 urte harrapatu zuten oriotarrek balea, eta 2001ean ehungarren urteurrena ospatu zenetik, bost urtetik behin antolatu izan du Orioko Udalak Balearen Eguneko festa handia. Aurten tokatzen bazen ere, izurrite egoera dela eta ezinezkoa izan da festa egitea, baina herriko eragileek ospatu dute Balearen Eguna, bakoitzak bere erara.

Orioko Herri Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasle batzuk, esaterako, gaur eguerdian Balearen Plazan elkartu dira, eta Balearen Bertsoak abestu dituzte, taldetxo batek agurra dantzatzen zuen bitartean. Inguruko bizilagunak leiho eta balkoietara irten dira Balearen Bertsoak entzun dituztenean, eta asko hunkitu ere egin dira. Gora oriotarrak esan beldur gabe ozen abestuz eman diote haurrek bukaera saiotxoari.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!