Orioko neskek zilarrezko domina eskuratu dute Gipuzkoako Trainerilla Ligan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 15a, 20:47

Gaur jokatu da Getarian Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia, eta federazioak bertan lortutako emaitzak kontuan hartu ditu bihar jokatuko den Gipuzkoako Txapelketako finalera zein talde sailkatu diren erabakitzeko.

Gaur arratsaldean Gipuzkoako Trainerilla Ligako azken jardunaldia jokatu da Getarian eta bertan lortutako emaitzak kontuan hartu dituzte bihar jokatuko den Gipuzkoako Txapelketako finalera zein talde sailkatu diren erabakitzeko. Hala, bihar goizean jokatuko da finala, Getarian bertan, 11:00etan hasita.

Emakumezkoen absolutu mailan Orio Ak zilarra eskuratu du eta Orio B bosgarren postuan sailkatu da.

Absolutu mailako gizonezkoen ligan Hondarribia izan da txapelduna eta laugarren postutik atzera sailkatu dira eskualdeko taldeak: laugarren izan da Orio. Federazio Sarian, berriz, hirugarren sailkatu da Orio B

Gipuzkoako Txapelketako finalak
Bestalde, honako talde hauek sailkatu dira bihar eguerdian Getarian jokatuko den Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finalera.

Jubenil neskak: Zarautz, Hibaika eta Donostia Arraun Lagunak
Jubenil mutilak: Hibaika, Zumaia eta San Juan
Absolutu mailako neskak: Zumaia, Orio, Donostiarra eta Hondarribia
Absolutu mailako gizonezkoak: Zumaia, Orio, Hondarribi eta Donostiarra
Absolutu mailako gizonezkoen Federazio Saria: Getaria, San Juan, Zarautz eta Mutriku

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!