Udako atletismo saioak antolatu dituzte Orion

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 16a, 18:16
Haurrak korrika 2018ko Kamel Ziani Krosean. Artxiboko irudia.

Uztailaren 5etik 30era izango da, eta astelehenetik ostegunera egingo dituzte saioak.

Orioko Atletismo Taldeak haur eta gaztetxoentzat teknifikazio saioak antolatu ditu uztailaren 5etik 30era. Astelehenetik ostegunera egingo dituzte saioak. Lehenengo, 09:45etik 10:45era, 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoen txanda izango da, eta 11:15etik 12:30era 2009tik atzera jaiotakoena.

Bi asteko entrenamendu saioa 60 euro kostako da, eta lau astekoa 110 euro.

Udako atletismo saioetan parte hartu nahi dutenek kamelaitor@gmail.com helbidera idatzi dezakete, edo honako telefono zenbaki hauetara deitu: 699 940 888 (Kamel) edo 665 756 811 (Aitor).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!