Udalbatzarra egingo dute Orion, ostegunean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko mai. 26a, 10:05

Udalbatzarrean distantzia- eta segurtasun-neurriak zainduko dituzte. 19:30ean hasiko da, eta honako gaiak aztertuko dituzte.

GAI ZERRENDA

1.- 2020ko udal-aurrekontuaren laugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.

2.- 2020ko laugarren hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea.

3.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 6/2021 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

4.- Onartzea, egoki bada, udal-kiroldegia erabiltzeko tarifak, 2021-2022 ikasturterako.

5.- Onartzea, egoki bada, 2022ko herriko jaia.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko ludoteka eta gazteleku zerbitzua kontratatzeko baldintza administratibo partikularrak eta baldintza teknikoak.

7.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren ordezkari titular bat izendatzea Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA).

8.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!