Sinadura bilketa hasi dute Donostiako olatu artifizialen proiektua geldiarazteko helburuarekin

Iñigo Gaiton 2021ko mai. 27a, 18:50

Surflariek eta talde ekologistek sortutako Antondegi Berdea - Olatuak Itsasoan kolektiboak jarri du martxan egitasmoa. Apirilean Gipuzkoako hondartza guztietako surflarien sinadurak lortu zituzten modu sinbolikoan, lau oriotarrenak tartean. Proiektuaren kontrako 15 arrazoi biltzen dituen dokumentua babestu zuten horiek guztiek. Sinadura bilketa zabalagoa egin nahi dute orain.

Antondegi Berdea - Olatuak Itsasoan sinadura bilketa abiatu berri du, Donostiako Udalak eta Wavegarden etxeak Martuteneko Antondegi landa-eremuan egin nahi duten olatu artifizialen proiektua geldiarazteko. Horrekin batera, bideo hau ere plazaratu dute, instalakuntzaren kontrako hainbat arrazoi aletuz.

Kolektiboak azaldu duenez, esteka honen bidez eman behar da sinadura: change.org/antondegiberdea

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!