Orioko 22 ontzi lehiatuko dira bihar arraunketa olinpikoko Euskadiko III. Konfrontazioan

Onintza Lete Arrieta 2021ko mai. 29a, 13:08

Legution (Araba) jokatuko dira norgehiagokak 09:50ean hasi eta arratsaldera arte, eta oriotarrek ia modalitate guztietan hartuko dute parte. Joxemari Olasagastik emandako datuen arabera, OAEko 80 arraunlari izango dira bertan lehian.

Asteburu honetan ere badute arraunarekin hitzordua Orio Arraunketa Elkarteko kirolariek. Izan ere, arraunketa olinpikoko Euskadiko III. Konfrontazioa jokatuko da bihar, igandea, Legutioko (Araba) uretan. 09:50ean hasiko dira lehian –beteranoak dira aurrenak–, eta azken modalitatekoak 15:22an uretaratuko dira aurreikuspenen arabera.

Joxemari Olasagastik emandako datuen arabera, herriko 22 ontzik eta 80 arraunlarik hartuko dute parte biharko lehiaketan. Alegia, ia modalitate guztietan izango dira lehian oriotarrak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!