Martin Iriondok Espainia mailako urteko markarik onena lortu du 1.000 metroko proban

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 3a, 16:49
Martin Iriondo, artxiboko irudian.

Udan egingo den Espainiako txapelketa du buruan Iriondok, eta 3.000 metroko lasterketan parte hartuko du. Test modura baliatu zuen lehengo asteburuko froga, eta 2:35:22 marka lortu zuen Donostian egindako saioan.

Martin Iriondok lasterketa bikaina egin zuen lehengo larunbatean Donostian. 1.000 metroko proban parte hartu zuen korrikalari gazteak, eta  Espainiako urteko markarik onena lortu zuen, 16 urtez azpikoen mailan: 2:35:22.

Denboraldiko azken lasterketa garrantzitsua hilabete eta erdi barru jokatuko du Iriondok, eta Espainiako 3.000 metroko txapelketa irabazten saiatuko da. Larunbateko lasterketa test modura baliatu zuen, eta Kamel Ziani Atletismo Taldeko kideak aurretik tiraka izan zituen, erreferentziak markatuz. Hala, buruan zuten denbora jaistea lortuta itzuli ziren etxera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!