Asteburuan estropadak jokatuko dituzte Orio Arraunketa Elkarteko kideek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 4a, 15:03

Arraunlari gazteek Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketan parte hartuko dute Legution larunbatean, eta seniorrek Lekeitioko Traineru Test Estropadak jokatuko dituzte, igandean.

Asteburua arraun hitzorduz beterik iritsiko da, arraunketa olinpikoan nahiz tostako arraunketan estropadak jokatuko baitituzte Orio Arraunketa Elkarteko kideek. Alde batetik, larunbat goizean, Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatuko da, Legution, eta bestetik, igandean, Lekeitioko Traineru Test Estropadak, 11:00etatik aurrera.  Orio Arraunketa Elkarteak ordezkaritza aurkeztuko du bi arraun hitzorduetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!