Orioko Udalak, Karela kiroldegiak eta herriko eragileek udako kirol jarduerak antolatu dituzte haur eta gaztetxoentzat, eta izena emateko epea ekainaren 13ra arte irekita egongo dela jakinarazi dute. Horretarako behean agertzen diren loturetan sartu beharko dute herritarrek eta dagokien galdetegia bete
COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela eta, osasun- eta higiene-baldintza jakin batzuk bete beharko dira kirol jardueretan eta aforoa mugatua izango da. Hala, galdetegian adierazten den bezala, eskaera egiteak ez du ziurtatzen plaza lortuko denik. Plaza baino eskaera gehiago baldin badago, zozketa egingo da. Interesatuak, behin plaza duela jakinarazten zaionean, kiroldegitik pasatu beharko du plaza hori konfirmatzera eta han adieraziko diote nola egin behar duen ordainketa. Jarduera guztiak hamabost egunekoak izango dira eta prezio bera dute: 44 euro bakoitzak.
Hona hemen izena emateko loturak:
- FUTBOLA: https://forms.office.com/r/SQhGQk3u9L
- SURFA: https://forms.office.com/r/03frxv8K7V
- ARRAUNKETA: https://forms.office.com/r/EPkUhqqjs3
- BEISBOL / SOFBOL: https://forms.office.com/r/jzXT7QW4ZC