Urola Kostan abian den Mintzalagun programak ikasturte amaierako ekitaldi bat antolatzen du urtero. Aurtengo ekimena Arraunetxen izango da ostegun honetan, 18:30ean hasita. Asier Arroita informatikari eta argazkilari bizkaitarrak pandemia garaian Asian barrena egindako bidaia luzea kontatuko du, Txiribuelta: Bidaia frustatu baten abentura ederra izenburua duen hitzaldian.

Hitzaldia Mintzalagun programan parte hartu dutenei zuzendua egon arren, interesa duen orok izango du aretoan izateko aukera.