Minbiziaren Aurkako Elkarteak postu informatiboa jarri du gaur Orioko azokan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 10a, 11:55
AECCko kideek postua jarri dute Orioko azokan. (Nerea Ostolaza)

AECC Gipuzkoaren Urola Kostako Batzarrak kanpaina jarri du martxan, Urola Kostako herritar gehiagorengana iristeko, eta gaur Orion izan dira.

«Gaixo eta senideekiko arreta indartzeko eta minbiziak jotako biztanle gehiagorengana iristeko» helburuarekin, bazkideak erakartzeko kanpaina berria jarri du martxan AECC Gipuzkoaren (Minbiziaren Aurkako Elkartea) Urola Kostako Batzarrak. Kanpaina horren barruan, hitzaldiz zein bestelako ekitaldiz betetako astea antolatu du elkarteak. Gehienak Zarautzen eta Azpeitian egin dituzte, baina gaur azoka eguna zela aprobetxatuz, postua jarri dute Orion. Hala, elkarteak prentsa ohar bidez jakinarazi du kanpaina honen bitartez AECCk Urola Kostako "pertsona gehiagorengana iritsi" nahi dutela, beren "arreta berritu eta zerbitzu gehiago eskaintzeko».

Zarautzen dauka eskualdeko egoitza bakarra momentuz AECCk, eta jakitera eman duenez, minbiziak kaltetutako 92 pertsona artatu zituzten bertan 2020an. Urte horretan, denera, 283 saio psikologiko eta 433 esku-hartze edota kudeaketa egin zituzten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!