Mintzalagun programak Asier Arroitaren hitzaldiarekin agurtu du ikasturtea

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 11a, 09:00

Bidelari eta bidelagunen artean, 70 parte hartzailetik gora izan ditu aurten Mintzalagun programak. Atzo arratsaldean agurtu zuten elkar, Arraunetxen izandako hitzaldia gozatu eta gero.

Atzo arratsaldean, Asian egindako zeharkaldiaren gaineko hitzaldia eman zuen Asier Arroitak Arraunetxeko aretoan. Mintzalagun egitasmoak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako bidelariak eta bidelagunak elkartu ditu aurten ere, eta ikasturtea ixteko antolatu zuten ekimena.

Bestalde, gaur bukatuko da udako Mintzalagun programan izena emateko epea. 625485215 zenbakira deituta edo urolakosta@aek.eus postara idatzita egin daiteke inskripzioa.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!