Gaur arratsaldetik aurrera egongo dira eskuragarri Amak taldearen kontzerturako sarrerak

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 14a, 09:34

Ekainaren 26an izango da kontzertua kiroldegian, larunbatarekin, 19:00etatik aurrera. Sarrerak kultur etxean egongo dira eskuragarri.

Amak taldeak kontzertua mango du kiroldegian. Ekainaren 26an izango da, 19:00etatik aurrera. Antolakuntzak azaldu duenez, sarrerako ateak 20 minutu lehenago irekiko dituzte.

Kantaldirako sarrerak gaur arratsaldean jarriko dira eskuragarri kultur etxean, eta 10 euroko prezioa izango dute. Aforo-mugen ondorioz, 220 txartel jarriko dira salgai.

Alaitz Telletxea Tolosa, Maixa Lizarribar Saizar, Amaia Oreja Unanue eta Kristina Solano Maizak osaten dute Amak taldea, eta guztiek ibilbide luzea dute trikitia jotzen nahiz kantatzen. 2019an sortu zuten taldea, eta aurten grabatu dute lehen diskoa, Xabi Solano Maizaren estudioan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!