Gutuna: Bertako basoak guztiontzat

Karkara 2021ko eka. 12a, 08:30

Herrio natur taldeak ekaineko KARKARA aldizkarian plazaratutako gutuna.

Herrikidea, HERRIO natur-taldea aspalditik ari da Orioko ingurumenaren alde lanean. 20 urtez hain zuzen ere. Ekologiaren gaineko kontzientzia lehenagotik piztua bagenuen ere, pandemia honek oraindik ere nabarmenago erakutsi digu zer nolako garrantzia duen herri inguruneak guztion bizi-kalitatean. Inoiz baino premia handiagoa sumatu dugu etxetik atera eta paseoan ibiltzeko, mendira joateko. Orioko inguruak, ordea, ez daude nahiko genukeen bezain ondo. Basoei erreparatuz, esaterako, pinudien gainbeherak orain eukaliptoaren mehatxua hedatu du. Badakigu enpresa pribatuak lurrak erosi eta eukaliptadiak sortzen ari direla. Horren adibide dira Bizkaiko hainbat herri eta oraintsu Gipuzkoako beste zenbait..

Mehatxu horri aurre egin nahirik, antolatu genuen Lurgaia fundazioarekin hitzaldia (lotura honetan ikusgarri duzuena). Eta hitzaldiaz geroztik, Orion ere, halako proiektua aurrera eramateko asmo irmoa dugu. Lehenengo pausua, lursail pribatuak erostea da. Horregatik, salmentarako nahiz kontzesioan lurrak uzteko interesa izan dezaketen Orioko lurjabeak gurekin harremanetan jartzea nahiko genuke: herrionaturtaldea@hotmail.com.

Baina pausu horretarako dirua behar dugu. Batetik, Herriok udala animatu nahi du bizilagun guztiontzat baso erakargarriagoak bultza ditzan, lurrak erosiz, eta hauetan zein lehendik ditugun herri-lur apurretan bertako basoa landatuz. Bestetik, ordea, uste dugu erakundeei eskatzeaz gain, herritarrok ere badugula zer egina. Eta, gure basoa bultzatzeko lur-erosketa honetan parte izan gaitezkeela. Gure asmoa ez da, noski, egurrarekin negozioa egitea, baizik eta herritar guztiontzat zabalik egongo den basoa bultzatzea. Horregatik, Orioko ondare naturala hobetzeko kezka duzuen herritarroi proiektu honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Ekarpen ekonomikoa egiteko interesa izan dezakezuen herritarrak animatu nahi zaituztegu. Eta momentu honetan horrelako ekarpena egin ezin duzuenok, berriz, lursailak erosi ondoren egingo ditugun berreskuratze-lanetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Erosiko ditugun lursailen jabetza edota eskumena Lurgaia Fundazioak izango du eta inoiz ez dira erabiliko pertsona edo erakundeak aberasteko. Proiektu honen helburu nagusiak gure inguruko basoetako biodibertsitatea kontserbatzea eta natura- ondarearen kudeaketa sustatzea izango dira aitzitik.

Dohaintzak egiteko linka ondorengoa da: https://lurgaia. org/eu/nire-dohaintza. Eskuragarri dauden metodoak txartela, bizum edo transferentzia izan daitezke. Kontu korrenteen zenbakiak: Laboral Kutxa: ES46 3035 0057 9205 7006 7247 eta Kutxabank: ES15 2095 0010 4091 0424 1520.

Garrantzitsua. Zuen dohaintzetan ORIOKO BASOAK kontzeptua eta zuen izen abizenak edo NANa jartzea, ekarpenak ondo identi katzeko. Egiaztagiria herrionaturtaldea@ hotmail.com helbidera bidali gero.

Jakin ekarpenek zerga-arintzea dutela. Lurgaia Fundazioari egindako ekarpenek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan desgrabatzen dute. Eta erakunde juridikoen kasuan, ekarpenak gastu kengarritzat hartzen dira. Horretarako, https://lurgaia.org/eu/nire- dohaintza linkean dagoen formularioko eremu guztiak bete behar dira.

Mila miloi esker gure ilusio honen parte izan nahi duzuen guztioi. Eta aurrera bidean, izango gara.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!