Irudietan: Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketa abiatu dute Antilla hondartzan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 12a, 12:06

Euskadiko Hondartza Eskubaloi Txapelketaren lehen edizioa jokatzen ari dira Orioko Antilla hondartzan, Orio Eragin Eskubaloi Klubak antolatuta. Gaur eta bihar egun osoan jokatuko dira partidak goizeko bederatzietatik aurrera, eta 20 elkartetako 250 jokalari arituko dira lehian, tartean Orio Eragineko neskak. 

Hondarretan lau jokaleku egokituko dituzte txapelketa jokatzeko, eta partida bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Txapelketaz gain, gaztetxoen erakustaldia ere izango da bihar arratsaldean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!