Irudietan: Orio bederatzigarren izan da Getarian jokatutako estropadetan

Amaia Urbieta Arruti 2021ko eka. 20a, 14:33

Andoni Galarragaren omenezko estropadak jokatu dituzte ETE eta KAE1 ligetako arraunlariek gaur goizean, eta Oriok atzoko emaitza hobetzea lortu du. Emakumezkoetan Deusto gailendu da, eta gizonezkoetan Getaria, etxeko taldea. Elkarteko kideak hunkituta agertu dira estropada amaieran.

Getarian jokatu dute gaur ETE eta KAE ligetako bigarren jardunaldia. Oso berezia izan da gaurkoa herriko arraunlarientzat, izan ere, duela gutxi istripuz  zendutako Andoni Galarraga arraunlari ohi getariarraren omenezko bandera etxean geratu da, eta hari eta haren familiari eskaini diote garaipena getariarrek. Zeharo hunkituta agertu dira etxeko arraunlariak estropadaren amaieran. Minutu bateko isilunea ere egin dute traineru guztiek, arraunak altxatuta.

Erakustaldi bikaina eman du etxeko taldeak, 20:02.29 denboran helmuga zeharkatuta. Eskualdeko gainontzeko taldeei dagokienean, zazpigarren amaitu du Zumaiak, 20:39.12 denborarekin; sendo aritu dira beren txandan Telmo Deunekoak. Orioren B trainerua, berriz, bederatzigarren izan da 20:53.37 denborarekin. Hemen ikusgai denbora guztiak:

1. Getaria 20:02.29
2. Kaiku Berez Galanta 20:04.69
3. San Pedro 20:10.65
4. Sdr Pedreña 20:13.93
5. Deusto Bilbao 20:15.11
6. San Juan-Orereta berrikuntzak 20:23.48
7. Delteco-Zumaia 20:39.40
8. Arkote Uribe Kosta 20:43.40
9. Orio-Orialki 20:53.37
10. Camargo cueva el Pendo 20:54.77
11. Castro Producha 21:00.53
12. Astillero 21:04.91
13. Lapurdi-Antton Bilbao 21:33.50

ETE ligan Deustok egin du denborarik onena gaurkoan (10:38.63), eta sailkapen orokorrean berdinduta geratu da Tolosaldearekin, bigarren geratu baitira gipuzkoarrak gaur. Zumaiako traineruak bosgarren postuan gurutzatu du helmuga gaur ere, eta sailkapen orokorrean, momentuz, seigarren postuan dago, bosgarren doan Ondarroarekin puntuetan berdinduta. Zarautz atzo baino apalago aritu da gaur; bederatzigarren geratu da Zarautz-Gesalaga-Okelanen trainerua (zortzigarren izan zen atzo) 11:26.02 denbora eginda. Zortzigarren izan den Lutxana baino segundo bat beranduago gurutzatu dute helmuga zarauztarrek. Hemen ikusgai gaurko denborak:

1. Deusto Bilbao 10:38.63
2. Tolosaldea 10:43.96
3. Hibaika 10:50.43
4. Ondarroa 10:57.43
5. Zumaia 10:58.47
6. San Juan 11:02.11
7. Isuntza 11:13.52
8. Lutxana 11:25.67
9. Zarautz 11:26.02
10. Lapurdi 12:02.25
11. Castro 12:06.83

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!