Orio B hamargarren izan da Pasai Donibanen

Aritz Mutiozabal 2021ko eka. 27a, 16:10

Bigarren txandan aritu da Zumaia eta Camargorekin batera, eta bigarren bukatu du, zumaiarrek aise agindu duten saioan. Estropada Kaikuk irabazi du.

Pasai Donibanen jokatu dituzte gaur ETE eta KAE ligetako hirugarren jardunaldiak. Joan den astean Getariak etxean garaipena erdietsi baldin bazuen, gaurkoan atzean geratu da bandera lortzeko borrokan, eta azkenean bosgarren postuan sailkatu da, Kaikuk irabazi duen estropadan. Edonola ere, sailkapen nagusian hirugarren postuan daude getariarrak, 30 puntureakin, aurretik San Pedro (36) eta Kaiku (34) dituela.

Eskualdeko beste ontziei dagokienez, Zumaia hobetuz doa eta seigarren postuan amaitu du gaur, bigarren txandako ontzirik indartsuena dela erakutsita. Orio B eta Camargo traineruekin batera lehiatu da, eta 20 segundoko aldea atera die biei. Oriotarrak hamargarren bukatu dute gaur, aurreko igandean baino postu bat beherago bukatu dute oraingoan. Sailkapen orokorrean, Telmo Deun zortzigarren dago 20 punturekin, eta Orio B hamargarren, 12 punturekin.

Gaurko denborak hauek izan dira:

1. Kaiku Berez Galanta 20:21.28
2. San Pedro 20:23.19
3. Deusto Bilbao 20:30.60
4. San Juan-Orereta berrikuntzak 20:30.78
5. Getaria 20:31.84
6. Delteco-Zumaia 20:33.74
7. Arkote Uribe Kosta 20:36.66
8. Pedreña 20:36.75
9. Castro Producha 20:40.42
10. Orio-Orialki 20:53.33
11. Camargo cueva el Pendo 20:57.89
12. Astillero 21:06.36
13. Lapurdi-Antton Bilbao 21:06.48

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!