Salatxo abesbatzak San Pedro Eguneko Meza Nagusia kantatuko du

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 28a, 10:00
Salatxo abesbatza, artxiboko irudian.

Urtebetetik gora egon dira kantatu gabe Salatxo abesbatzako kideak izurriaren ondorioz, eta bihar, jendaurrean abesteko aukera izango dute aspaldiko partez. Mezaz gain, hiru abesti ere kantatuko dituzte elizkizuna bukatutakoan.

Bihar, San Pedro Egunean, Meza Nagusia kantatuko du Salatxo abesbatzak, hamabietatik aurrera. Abesbatzako kideak entseguak lagata egon dira pandemia hasi zenetik, eta duela hilabete eta erdi berriro juntatzen hasteko aukera izan zuten, neurri murriztaileek hala onartuta.

Abesbatzako batzordeko ordezkariek azaldu dutenez, pozik daude bihar elizan kantatzeko aukera izango dutelako. Meza kantatzeaz gain, elizkizuna bukatu eta gero beste hiru abesti ere kantatuko dituzte.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!