Salatxok Handelen 'Aleluia' piezarekin itxi du San Pedro Eguneko emanaldia

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 29a, 15:34

San Pedro Eguneko Meza Nagusia kantatu du gaur eguerdian Salatxo Abesbatzak. Elizkizuna bukatu ondoren, iragarri bezala, koruak kontzertu laburra eman du elizan juntatu diren herritarretzat. Kutsu erlijiosoa duten hiru pieza abestu dituzte, organoarekin laguntzarekin, eta horietan azkena Georg Friedrich Handelen 'Aleluia' izan da. Pandemiaren ondorioz, abesbatzako kideak elkartu ezinik ibili dira denbora tarte luzean, eta gaur, itzulerako kontzertua indartsu bukatu nahi izan dute.

Bideoa: Iñigo Gaiton.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!