Eskuragarri daude oraindik Eñaut Elorrieta abeslariak ostiralean eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Karkara 2021ko uzt. 6a, 09:46

Kultur etxean lortu daitezke 10 euroren truke, eta bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahal izango ditu. 19:00etan izango da emanaldia, Karela kiroldegian.

Udalak antolatutako udako agendaren barruan, Eñaut Elorrieta kantari gernikarrak kantaldia emango du ostiral honetan. 19:00etan izango da emanaldia, Karela kiroldegian.

Ikuskizunera ikusteko, sarrerak aldez aurretik hartu beharko dituzte herritarrek, 10 euroren truke. Pasa den astean jarri zituzten sarrerak salgai, baina oraindik ere eros daitezke kultur etxean. Dena den, pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake gehienez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!