Errezibimendua Euskotren Ligako lidergoa lortu duen taldeari

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 11a, 22:04

Lehia estua egon da gaurko estropadan Orio-Orialkiren, Donostiarraren eta Arraun Lagunaken artean, baina oriotarrak nagusitu dira, eta joan den igandean bezala, bandera udaletxeko balkoian jarri dute. 

Jakinarazi dutenez, hemendik aurrera errezibimendu guztiak 21:00etan izango dira, eta plazan aulkiak jarriko dituzte, herritarrek horietan eserita egin diezaieten ongietorria arraunlariei. Halaxe egin dute gaur, eta zinta batekin itxi dute eremu hori, gainera.

Beti bezala, txarangaren doinuen atzetik iritsi dira plazara arraunlariak banderarekin, eta Nadeth Agirre patroia buru zutela sartu dira udaletxean. Taldeko argazkia atera udal agintariekin, eta banan-banan astindu dute bandera balkoian.

Xanti Zabaleta entrenatzailea izan da azkena bandera ukitzen, eta berak utzi du balkoitik eskegita. Datorren asteko estropada prestatzen hasiko dira orain; etxean jokatuko dute, eta irabaztea da oriotarren nahia.

Kronika. Orioko neskek irabazi dute Edinor Bandera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!