Orio Arraunketa Elkarteak kamisetak banatuko ditu larunbatean bazkideen artean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko uzt. 13a, 08:46
Iaz, arranpla ondoko plazan egin zuen arraun elkarteak kamiseta banaketa.

Herriko Plazan jarriko dute postua 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Traineru denboraldia hasi da eta Orio Arraunketa Elkarteak, urtero bezala, aurtengo denboraldiko kamisetak banatuko ditu bazkideen artean. Larunbatean jarriko dute postua Herriko Plazan, 09:00etatik 13:00etara, eta kamisetekin batera bazkide txartel berria ere banatuko dute. Gainera, bazkideek %5eko deskontu bonu bana ere jasoko dute arraun elkartearen dendan erabiltzeko.

COVID-19aren aurkako protokoloak jarraituz, kamiseta, txartel eta deskontu bonuen banaketa modu ordenatuan egingo da. Beraz, antolatzaileen oharrak eta segurtasun tartea errespetatzeko eskatu die Orio Arraunketa Elkarteak bazkideei

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!