Lidertza galdu du Oriok

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 18a, 12:35
(Euskotren liga)

Hirugarren egin du Getxoko estropadan Orio-Orialkik, eta une honetan Arraun Lagunak da Euskotren ligan buru, Oriorekin puntuetan berdinduta.

Atzo etxean erakustaldi ederra eman bazuten ere, gaur kontuak okertu egin zaizkie Orioko neskei Getxoko estropadan. Arraun Lagunakek eskuratu du bandera, eta hirugarren geratu da Orio-Orialki, Hondarribiaren atzetik. Garbi geratu da gaurkoan Euskotren ligan indarrak parekatuta daudela, eta akatsik txikiena garesti ordaintzen dela. Ligako sailkapenean ere puntuen dantza da nagusi. Atzo lidertza sendotzea lortu zuten oriotarrek, baina gaur galdutako puntuen ondorioz, Arraun Lagunak dago buruan orain, puntuetan Orio-Orialkirekin berdinduta. 

Gaurko sailkapena:

1. Arraun Lagunak 10:47.74 
2. Hondarribia
10.55.22 +7.48 3
3. Orio 
10:59.90 +12.16 4
4. Donostiarra 11:01.90 +14.16

Euskotren ligako sailkapena horrela dago une honetan:

1. Arraun Lagunak 19
2. Orio-Orialki 19
3. Hondarribia 11
4. Donostiarra 11

Egoera iraultzeko eta lidergoa berreskuratzeko aukera izango du Oriok datorren asteburuan, Castron eta Lekeition jokatuko diren estropadetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!