Orio B bederatzigarren izan da Orio Kanpina III. Banderan

Pedreña izan da garaile gaur eguerdian jokatutako estropadan.

KAE 1 ligak eskualdean jokatu ditu asteburu honetako bi jardunaldiak. Atzo eguerdian Zumaiako uretan lehiatu baziren traineruak, gaur Orion aritu dira nor baino nor, Orio Kanpina III. Bandera lortzeko borrokan.  Azkenean, Pedreña nagusitu da, Kaikurengandik hiru segundo eskasera helmugaratuta, hirugarren txandan. Multzo berean lehiatu da Getaria, baina ezin izan du garaipen bikoitzik lortu. Aitzitik, atzoko lorpena erdiesteko egindako ahaleginak ordaina pasatu dio gaurkoan, eta bosgarren postuarekin konformatu behar izan du. Edonola ere, lider jarraitzen du; hori bai, Pedreñak estuki jarraitzen dio.

Orioren bigarren ontzia bederatzigarren postuan sailkatu da. Bigarren txandan aritu da lehian, baina ez du bere arraunkerarekin asmatu.  San Juan eta Arkoterekin batera aritu da, eta hasieratik atzean geratzen joan da segundo asko galduz. Azkenean, txandako azken postuan bukatu du. Bestalde, Telmo Deun ontzia gaur ez da uretaratu.

SAILKAPENA

SDR PEDREÑA 20:29,48  
KAIKU BEREZ GALANTA 20:32,37  
SAN PEDRO 20:37,20  
ARKOTE URIBE KOSTA 20:46,51  
GETARIA 20:51,44  
SAN JUAN- ORERETA BERRIKUNTZAK 20:54,00  
CASTRO PRODUCHA 21:08,66  
CAMARGO cueva el Pendo 21:19,70  
ORIO-ORIALKI 21:34,59  
10º ASTILLERO 21:41,42  
11º LAPURDI-Antton Bilbao 21:48,00  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!