Orioko neskek bigarren egin dute Euskadiko 13. Traineru Txapelketan

Dorleta Agiriano Lai 2021ko uzt. 21a, 18:48
(EITB Kirolak)

Bigarren txandan egin du arraunean Oriok, baina Arraun Lagunak gailendu da txanda horretan nahiz sailkapen orokorrean: 11.27ko aldea atera dio Oriori.

Lekeitioko uretan ari dira jokatzen Euskadiko 13. Traineru Txapelketa. Beteranoak izan dira uretaratzen lehenengoak (Badok 13 izan da jaun eta jabe), eta gero lehiatu dira emakumezkoak. Donostiarra, Hondarribia eta Tolosaldea aritu dira lehenengo txandan (Zumaiak ez du parte hartu, koronabirus kasu bat dela-eta), eta Deustu, Arraun Lagunak, Ondarroa eta Orio, aldiz, bigarrenean. Bigarren kalea egokitu zaie oriotarrei.

Donostiarrako neskak nagusitu dira aurreneko txandan (10:55.26), baina are denbora hobeak egin dituzte bigarren txandan Arraun Lagunakek (10:38.20) eta Oriok (10:49.47). Arraun Lagunakek irabazi du, beraz, aurtengo Ikurrina. Orio bigarren sailkatu da 11.27ko aldearekin, eta Donostiarra, berriz, hirugarren 17.06ko aldearekin.

Gizonek egingo dute arraunean azkenik, bi txandatan bereizita haiek ere: Bermeo Urdaibaik, Ondarroak, Oriok eta San Pedrok jokatuko dute lehenengo, eta Hondarribiak, Santurtzik, Donostiarrak eta Zierbenak gero.

Sailkapena emakumezkoetan

  1. Arraun Lagunak (10:38,20)
  2. Orio (10:49.47)
  3. Donostiarra (10:55.26)
  4. Deustu-Bilbo (10:58.50)
  5. Hondarribia (10:58.79)
  6. Tolosaldea (11:08.73)
  7. Ondarroa (11:10.29)

Orioko neskak bigarren dira Euskotren ligan, Arraun Lagunaken atzetik. Momentuz, 19 puntu dituzte bi taldeek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!