Orioko txalupak bost estropadetan arituko dira arraunean asteburuan

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 23a, 11:14

Traineru denboraldian bete-betean daude murgilduta estropalariak, eta asteburu honetan ere, hamaika estropadaz gozatzeko aukera izango dute arraun-zaleek.

Udako asteburuetan ohikoa den modura, traineru denboraldiko hainbat estropada egingo dira bihar eta etzi ere, eta Orioko txalupek horietako bostetan parte hartuko dute. Emakumezkoen eta gizonezkoen bi liga nagusietako hurrengo bi jardunaldiak Castron (Kantabria) eta Lekeition jokatuko dituzte, larunbatean (17:40) eta igandean (11:40), hurrenez hurren. Bi zitetan izango dira Orioko estropalariak.

Bestalde, Orioko mutilen bigarren txalupak KAE1 ligako estropada jokatuko du bihar, larunbatarekin, Pedreñan (Kantabria) 16:45ean hasita. Bihar ere, KAE2ko txalupak Pasaian izango dira lehian erlojupeko formatuan, 17:30ean.

ETE ligari dagokionez, igandean jokatuko dute asteburu honetako estropada bakarra, Pedreñan (Kantabria), 18:00etatik aurrera.

 

 

 

 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!