Orioko mutilak ere bigarren sailkatu dira CaixaBank banderan

IƱigo Gaiton - Mireia Galarza 2021ko uzt. 24a, 19:44
Orioko trainerua, lehengo asteburuko estropadan.

Hondarribia ondo gailendu da Eusko Label ligako jardunaldian, Oriori bederatzi segundotik gorako aldea atera eta gero. Oriok laugarren postuan jarraitzen du ligan, eta Santurtzirena da lidertza oraindik ere.

Orioko gizonezkoen txalupak estropada ona egin du Castron (Kantabria), eta bigarren izan da Hondarribiaren atzetik. Jon Salsamendiren tripulazioak lehiakorra dela erakutsi du gaur ere, eta estropadaren zati handi batean, atzetik joan arren, berdeei eusteko gai izan dira. Hondarribiak azken luze aparta egin du, eta helmugan, ia 10 segundoko aldearekin gailendu da.

Santurtzik ez du estropada ona egin gaur, baina oraindik ere, ligako lider izaten jarraitzen dute. Oriori dagokionez, laugarren postuan gehixeago egonkortu dira, eta bihar ere Ohorezko txandan egingo dute arraunean.

Sailkapena:

Hondarribia: 20:25,96

Orio: 20:35,50

Donostiarra: 20:40,16

Santurtzi: 20:46,44

Cabo: 20:50,50

Bermeo-Urdaibai: 20:53,70

Ondarroa: 21:09,14

Ares: 21:13,02

Lekittarra: 21:14,50

Tiran: 21:31,60

Zarautz: 21:33,22

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!