Herri-baratzeen onuradunen behin betiko zerrenda plazaratu du udalak

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 28a, 17:01

Astelehenean egindako zozketa publikoaren bidez banatu ditu udalak herri-baratzetako partzelak. 39 partzela esleitu dira 39 eskatzaileren artean, eta duela gutxi argitaratu dira onuradunen izen-abizenak.

Udalak adierazi duenez, onuradunen zerrendan badaude etxe berean erroldatutako senitartekoak edo lagunak, eta baratzeak ahalik eta erabiltzaile gehienei zabaltze aldera, bizikidetza-unitate bakoitzeko partzela bat adjudikatuko da. Modu horretan, elkarrekin bizi direnen artean, zozketan lehenengo ateratakoari egokituko zaio partzela, eta gainerakoak atzera botako dira itxaron-zerrendan.

Udala datozen egunetan jarriko da harremanetan partzela esleitu zaien erabiltzaileekin. Baten batek uko eginez gero, itxaron zerrendara joko da partzela guztiak bete arte.

Zozketaren emaitzak ikusteko, egin klik hemen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!