Bosgarren sailkatu da gizonezkoetan Orio

Amaia Urbieta Arruti 2021ko abu. 15a, 13:58
(Aitor Arrizabalaga)

Gaur ere Hondarribia izan da nagusi Zarauzko uretan, eta talde horrek eskuratu du Zarauzko 44. Ikurrina. Oriok txukun hasi du estropada, baina, azkenean, laugarrena izan da helmuga gurutzatzen bere txandan.

Zarauzko 44. Ikurrina jokoan zela, bigarren jardunaldia jokatu dute gaur Eusko Label ligako traineruek. Ohorezko txandan atera da Orio, eta Donostiarrarekin lehia bizia izan ondoren, laugarren gurutzatu du helmuga. Bigarren txanda irabazi duen Zierbena sartu da tartean eta, ondorioz, bosgarren postuan geratu da Orio sailkapen orokorrean. Hondarribiak eta Santurtzik erakustaldia eman dute berriro ere ohorezko txandan, eta pare-parean ibili dira bi traineruak lau luzeetan. Azkenean, Ama Guadalupekoa ontzia izan da azkarrena, eta bi estropadak irabazita, Hondarribiarentzat izan da bandera. Azken zazpi urteetan Hondarribiak bost aldiz eskuratu du Zarauzko titulu preziatua. Dena den, Santurtzik jarraitzen du Eusko Label ligan buru.

  1. Hondarribia 19:34,80
  2. Santurtzi 19:39,02
  3. Donostiarra 19:43,84
  4. Zierbena 19:44,46
  5. Orio-Orialki 19:45,60
  6. Bermeo Urdaibai 20:00,54
  7. Lekittarra 20:09,80
  8. Ondarroa 20:13,16
  9. Zarautz 20:18,62
  10. Cabo 20:21,52
  11. Tiran 20:34,42

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!