Zehaztu dituzte emakumeen Kontxako sailkatze probako irteeren ordenak

Aritz Mutiozabal 2021ko ira. 1a, 14:45

Bi multzotan banatu dituzte Donostiako Estropadetan izena eman duten emakumezkoen 20 traineruak, eta Orio A multzoan sartuta zegoen. Gaur, irteera ordenen zozketa egin ondoren, zortzigarren postuan aterako da, Perilloren ondoren. Sailkatze proba 17:30ean hasiko da, eta ontziak minutu bateko tartearekin abiatuko dira. Saioari hasiera ematen Chapela izango da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!