Gipuzkoan 97 positibo detektatu dira azken orduetan

Hego Euskal Herrian 371 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte atzo egindako frogetan. Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako positibotasun tasa %5,8 da gaur gaurkoz, eta Nafarroakoa %4,7. Asteburuetan ohikoa den modura, udalerrietako daturik ez dute plazaratu gaur.

Osakidetzak eta Osasunbideak emandako azken datuen arabera, Hego Euskal Herrian 371 positibo detektatu dituzte, 6.688 test egin eta gero. Lurraldekako datuei erreparatuz gero, Bizkaian izan dira kasu positibo gehien: 161. Gipuzkoan 97 detektatu dituzte, Nafarroan 62, Araban 41 eta bizitokia beste herrialderen batean duten pertsonen artean 10.

Osakidetzaren ospitaleen egoerari dagokionez, atzo beste 31 lagun erietxeratu zituzten Covid-19ak jota. ZIUetan, berriz, 69 lagun ari dira artatzen. Nafarroan 71 lagun daude ospitaleratuta denera koronabirusaren ondorioz, horietatik 25 ZIUetan.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!