100 positibo izan dira Gipuzkoan azken orduetan

Hego Euskal Herrian 288 detektatu dituzte. %5,3 da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako positibotasun tasa, eta %7,5 Nafarroakoa. 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak kaleratutako datuen arabera, 288 positibo atzeman zituzten atzo –larunbata– Hego Euskal Herrian. Lurraldeka, 27 kasu zenbatu zituzten Araban, ehun Bizkaian, ehun Gipuzkoan –beste bi hiru lurralde horietatik kanpo– eta 59 Nafarroan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 4.345 proba egin zituzten, eta horietatik 229k eman zuten emaitza positiboa; hau da, %5,3k. Era berean, COVID-19ak jotako 22 pertsona ospitaleratu zituzten Osakidetzaren erietxeetan, eta egun, 68 pertsona daude ZIUetan.

Nafarroan, berriz, 783 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 59k eman zuten positibo; %7,5ek, alegia. Atzo bi pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroako erietxeetan, eta guztira, COVID-19a duten 71 pertsona daude erietxeetan, horietatik 24 ZIUetan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!