Ontzi kortsario bat badian

Karkara 2021ko ira. 6a, 11:27
Jagoba Manterola (Foku)

Orioko Mutiozabal ontziolan aurkitutako planoetan oinarrituta, Albaolako ikasleek ontzi kortsario bat eraiki dute: patatxa bat. Horri buruz idatzi du Urtzi Urkizu BERRIA egunkariko kazetariak. 

Adarra jo du 17 urteko gazte batek, Gari Antxustegietxartek. Badator ontzi kortsarioa, Juanita Larando, ordezkari politikoak dauden tokira: Pasai Donibaneko Bonantza pasealekura (Gipuzkoa). Albaola ontzigintza eskolak patatxa bat aurkeztu zuen atzo han; Orioko (Gipuzkoa) Mutiozabal ontziolan aurkitutako planoetan oinarrituta eraiki dute, XVIII. mendearen erdialdeko tipologiarekin. Belak jartzea falta zaio, baina arraunean aritu dira badia erdian.

Xabier Alberdi Albaolako ikerketa saileko zuzendariak argitu duenez, patatxak ontzi arinak ziren eta erabilera asko zituzten, «kortsario gisa aritzeko guztiz aproposak». Mutiozabal planoen kasua, bestalde, Europan bakanetakoa dela uste du —Donostiako Aquariumean daude plano horiek—. «Mota honetako itsasontzi txikien planoak gordeak izatea garrantzitsua da». Azaldu du Alberdik, halaber, zergatik ari diren arraunlariak zutik arraunean: «Itsasontzi honek zamatuta nabigatu behar du. Urez zamatuta dago, baina ez guztiz; erabat zamatuta balego, ontzia 40 zentimetro azpirago legoke, eta orduan bai, orduan egin daiteke arraun eserita».

Jarraitu irakurtzen hemen

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!