Itsasoa oso bare egon da uda honetan, aspaldian ez bezala

Iñigo Gaiton 2021ko ira. 10a, 10:42
Aste honetako irudia. Argazkia: Iñigo Gaiton.

Urizkinan aparrik ere ez da ikusi egun askotan, eta hori ez da hain ohikoa Antilla hondartzan. Uda osoan, egun bateko edo biko iraupena izan duten itsasaldi pare bat bakarrik izan dira.

Aspaldiko barealdirik luzeenak izan dira aurtengo udan, bainularien gozamenerako. Olatu txikirik ere izan ez den egun asko joan dira azken hilabeteetan, eta ohi baino gehiagotan jarri dute bandera berdea sorosleek. Uda, normalean, ez da itsasaldi handi eta luzeen urte-garaia izaten, baina aurtengo udako barealdiak ere ez dira askotan ikusten.

Dirudienez, udazkena hurreratzearekin batera hasiko da itsasoa harrotzen, eta azpialdean ikus daitekeen iragarpenaren arabera, metro eta erdiko olatuak espero dira datorren astearen erdialdera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!