Kontxako estropada: egin dute kaleen zozketa

Juan Luis Romatet 2021ko ira. 12a, 09:06

Goizeko 10:00etan emango zaio hasiera Kontxako Estropadako bigarren jardunaldiari. Emakumezkoen bandera izango da jokoan 10:00etan, eta 11:00etan gizonezkoena. 

Ohi bezala, Donostiako udaletxean egin dute kale zozketa. Emakumezkoetan, bata bestearen alboan joango dira bi faboritoak, Arraun Lagunak bigarrenetik eta Orio lehenengo kaletik. Gizonezkoetan, bigarren kaletik arituko da San Nikolas trainerua.

Emakumezkoen estropada

Lehen txanda:

1. Hibaika.

2. Chapela.

3. Tolosaldea.

4. Deusto.

Bigarren txanda:

1. Orio.

2. Arraun Lagunak.

3. Donostia.

4. Hondarribia

Gizonezkoen estropada

Lehen txanda:

1. Urdaibai.

2. Cabo da Cruz.

3. Donostiarra.

4. Ares.

Bigarren txanda:

1. Zierbena.

2. Orio.

3. Santurtzi.

4. Hondarribia.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!