Zabalik dago Orioko Ludotekako matrikulazioa

Aritz Mutiozabal 2021ko ira. 14a, 19:50

Irailaren bukaerara arte eman daiteke izena, eta interesa dutenek ludotekara bertara jo beharko dute.

Orioko Ludotekak ikasturte berriari ekin dio. Atzo ireki zituen ateak ,eta dagoeneko irekita dago bertan izena emateko epea. Txurrumuski elkarteak kudeatuta, HH5 eta LH3 bitarteko haurrei ematen zaie zerbitzua ludotekan astelehenetik ostiralera, 16:45etik 19:30era. Bertan aisialdi dibertigarri, dinamizatu eta euskalduna eskaintzen die Orioko neska-mutikoei, segurtasun-neurri guztiak hartuta.

Iraila bukaera bitartean dago irekita aurtengo ikasturteko matrikulazioa, eta interesa dutenek ludotekara bertara zuzendu behar dute, aipatu ordutegian. Guztira, lau talde osatuko dituzte: bi, astearte eta ostegunetan joango direnak; eta beste bi, asteazken eta ostiraletakoak. Astelehenak txandaka egingo dituzte talde batzuek eta besteek. Horrez gain, Gabonetan eta Aste Santuko oporretan goizez irekiko dituzte ateak, familiei ahalik eta zerbitzurik onena emateko asmoz.

Informazio zabalagoa jaso edo edozein zalantza argitu nahi duenak  943-13 30 05  telefono zenbakira dei dezake edo ludoteka.orio@txurrumuski.org posta elektronikora idatzi.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!