Atzo bukatu zen hondartzako sorospen zerbitzua

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 16a, 16:39

Antilla hondartzan ez da soroslerik izango gaurtik aurrera. Atzo, bandera horiarekin itxi zuten denboraldia.

Atzo, asteazkenarekin, sorosleek azken lan eguna izan zuten hondartzan. Udako egun gehienetan ez bezala, atzo metroko olatuak izan ziren, eta bandera horia jarri zuten uda denboraldiko azken egunean. Itsasoko ura 20 gradutan zegoela adierazten zuen sorosleen gunean izaten den taulak.

Horrez gain, igandean bukatu zen TAO zerbitzua, eta egun berean itxi zituzten udalak kudeatzen dituen dutxak, kabinak eta komunak.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!