Hondartzako sorosleek 13 lagun erreskatatu dituzte uda denboraldian

IƱigo Gaiton 2021ko ira. 19a, 11:00

Itsasoan egindako erreskateez gain, lehorrean 156 lagun artatu dituzte azken hiru hilabeteetan. BPXport-ek eman ditu datuak, sorospen zerbitzuaren ardura duen enpresak.

Aurtengo uda denboraldian, itsasoa bare egon da orokorrean, baina, hala ere, sorosleek erreskateak egin behar izan dituzte uretan. Hondartzako sorospen zerbitzua kudeatzen duen enpresak plazaratu duenez, guztira 10 erreskate egin dira Antilla hondartzan, eta horietan 13 bainulariri lagundu behar izan diete uretan. Bestalde, lehorrean 156 lagun artatu dituzte.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!