Berdintasunari buruzko galdetegia erantzuteko epea luzatu du Orioko Udalak

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ira. 19a, 09:00

Irailaren 22a izango da inkestan parte hartzeko azkeneko eguna. Berdintasunari buruzko diagnostiko bat egitea eta, gero, Berdintasun Plana idaztea da udalaren helburua.

Orioko Udalak hilabete hasieran jarri zuen martxan galdetegi bat, berdintasunari buruzko diagnostiko bat egiteko prozeduraren barruan. "Herritarren bizipenak eta iritziak" biltzea da asmoa, pixkanaka, "emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren" inguruko diagnostiko bat egin ahal izateko. Asmoa da, diagnostiko horretatik abiatuta, Orioko Berdintasun Plana idazteko zenbait oinarri jartzea.

Izatez, irailaren 15a zen galdetegia erantzuteko azkeneko eguna, baina epea luzatu du udalak. Irailaren 22ra arte egongo da inkestan parte hartzeko aukera.

Lotura honetan erantzun daiteke galdetegia. Besteak beste, berdintasunaren inguruko nozioari, "inguruan errotuta dauden egoera matxistei" zein "berdintasuna bermatzeko" neurrien inguruko galderak jasotzen ditu inkestak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!