Jubilatuek eta pentsiodunek bazkaria egingo dute azaroaren 10ean

Karkara 2021ko ira. 21a, 10:30
2018an egindako bazkari bat.

Zaharren Babeslekuak adierazi duenez, bazkariaren aurretik meza izango da, eta hura bukatutakoan, autobusez joango dira Errasti sagardotegiraino. Urriaren 27an eta 28an bakarrik jarriko dira salgai txartelak.

Orioko Zaharren Babeslekuak bazkaria antolatu du Jubilatu eta Pentsiodunen Eguna ospatzeko. Berez, urriaren 1a da egun seinalatua, baina aurrerago egingo dute ospakizuna, azaroaren 10ean.

12:00etan meza izango dute egun horretan bertan. Ondoren, autobusetan joango dira Errasti sagardotegiraino. 13:00etan eta 13:30ean aterako dira autobusak, errepide nagusian dagoen geltokitik. Denak juntatutakoan, 14:00ak aldera hasiko dute bazkaria. Itzulerako autobusa, berriz, 18:00etan izango da.

Antolatzaileek plazaratu dutenez, txartelak bi egunetan bakarrik egongo dira salgai: urriaren 27an eta 28an, hain zuzen ere, 18:30etik 20:00era. 20 euro balioko dute.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!