2021/09/24 20:00

Bestelakoak

'Plaza bete mezu'

'Plaza bete mezu'
Orioko Plaza, Orio

Urola Kostako Udal Elkarteak  Plaza bete mezu galdera-erantzunen lehiaketa antolatu du irailaren 24rako, eta aldi berean jokatuko da Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian. Kaleko egitasmo honen helburua "eskualdeko ostalaritza eta merkataritza guneetan kontsumoa sustatzea" dela nabarmendu zuen UKUEko presidente Lourdes Salsamendik, eta horretarako, irabazleentzako erosketa bonuak oparituko dituzte herriko ostalaritzan eta merkataritzan erabiltzeko.

Beraz, ostiral arratsean jolasleku bihurtuko dira Getariako Berdura plaza, Orioko Herriko plaza, Zarauzko Lege Zaharren enparantza eta Zumaiako Eusebio Gurrutxaga plaza, 20:00etan. Kahoot izeneko sakelako telefonoaren aplikazioarekin egingo dute lehiaketa, eta 18 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte; adin txikikoen kasuan, heldu batek lagunduta egon behar dute. Parte hartzaileek Urola Kostako ostalaritza eta merkataritza sektorearekin zerikusia duten 25 galderari erantzun beharko diete; galdera bakoitzeko lau erantzun posible izango dituzte, eta erantzun zuzen gehien asmatzen dituen lehiakideak irabaziko du; berdinketa egonez gero, lehiakide azkarrena izango litzateke garailea.

Irakurri informazio guztia hemen

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!